EUSKAL HERRIAN, 1999ko ABUZTUAN
Ekainean adierazi bezala Gobernu espainiarrarekiko bilera bat burutu zen eta bigarren bilera batetarako atea ere irekita utzi zen. Une honetan euskal gizarteari adierazi behar diogu ETA eta Gobernu espainiarraren arteko komunikatzeko bidea moztua dagoela. Mozketa horren ardura Gobernu espainiarrarena da, bide horren eta hartuemanak behar duten gutxieneko diskrezioaren borondatezko saboteatze lana burutu dutelako.
Prentsaren bidez elkarrizketa prozesu bat eta nolabaiteko irekiduraren irudia zabaldu nahi izan duten arren egia guztiz bestelakoa izan da. Balizko elkarrizketa prozesu batetarako zeuden oinarrizko bitartekoak zapuztu egin ditu. Izandako lehenengo kontakto zuzena bera ere komunikabidetarako jostailu gisa edota kalkulo elektoralerako tresna bezala erabili du. Areago, Gobernu espainiarrak demostratu duen fribolitatea eta joku zikina ikusita, gatazka armatua elkarrizketaren bidez gainditzeko heldutasun eza nabarmentzen da.
Ez da lehenengo aldia Gobernu espainiarrak ETArekiko kontaktoak denbora irabazteko edota helburu polizialetarako erabili nahi izan dituena. Azken asteotan ezagutu diren hainbeste filtrazio, informazio faltsu eta toxikazioek Gobernu espainiarraren jarrera justifikatzea dute helburu bakarra.
Hala eta guztiz ere, Euskadi Ta Askatasunak adierazi nahi du gaur Euskal Herriak eta Espainiak bizi duten gatazka armatua gainditzeko bere borondatea erabatekoa dela. Euskal Herriaren hitzari aukera eman eta hitza errespetatzean datza horretarako oinarria.
Zentzu horretan Euskadi Ta Askatasuna Gobernu espainiarrarekiko komunikazio zuzen eta ziurra bermatuko duen bideen bila arituko da orainartean bezainbesteko prestutasunez.
![]() |